Curriculum ezkutuaren argazkiak
Curriculum-aren inguruko testu batzuk irakurri genituen klasean eta irakasleak proposatu zigun unibertsitatetik bueltatzo bat ematea curriculum ezutuarekin lotuta zeuden gauzak bilatzeko eta horiei argazkiak ateratzeko. Hona hemen gure taldeak artera zituen argazkiak:
Hiru argazki hauetan ikus dezakegu nola irakasle bat edo zaindari baten bila dabiltzate, arraroa ez dena. Baina irakurtzen baditugu konturatzen gara neska bat eskatzen dutela. Betidanik emakumeak zainketarekin lotuak izan dira, baina mutil batek ezin du lan hori gauzatu?
Beheko argazkian farmazia fakultateko korridore bat ikus dezakegu. Argazki honetan bakarrik korridore bat ikus dezakegu baina fakultatea osoa oso handia da eta modernoa. Gure fakultatearekin konparatu genuen, eta konturatu ginen gure fakultatea askoz txikiagoa eta zaharragoa zela. Gainera, gure fakultatearen sarrera oso txikia da eta nahiko ezkutatuta dago. Hori ikusita pentsarazten gaitu farmaziako fakultatea eta beste fakultate guztiak handiagoak eta modernoagoak direla, karrera garrantzitsuagotzat hartzen direlako eta magisteritza berriz, hain ondo baloratuta ez dagoenez, txikia eta zaharragoa da.
Kartel honi argazkia atera genion konturatu ginelako kartelean hezkuntza ez-inklusiboa erabiltzen dutelako, "Hablante nativo" baten bila daudela esaten duenean.
Hiru argazki hauetan ikus dezakegu nola irakasle bat edo zaindari baten bila dabiltzate, arraroa ez dena. Baina irakurtzen baditugu konturatzen gara neska bat eskatzen dutela. Betidanik emakumeak zainketarekin lotuak izan dira, baina mutil batek ezin du lan hori gauzatu?

Beheko argazkian farmazia fakultateko korridore bat ikus dezakegu. Argazki honetan bakarrik korridore bat ikus dezakegu baina fakultatea osoa oso handia da eta modernoa. Gure fakultatearekin konparatu genuen, eta konturatu ginen gure fakultatea askoz txikiagoa eta zaharragoa zela. Gainera, gure fakultatearen sarrera oso txikia da eta nahiko ezkutatuta dago. Hori ikusita pentsarazten gaitu farmaziako fakultatea eta beste fakultate guztiak handiagoak eta modernoagoak direla, karrera garrantzitsuagotzat hartzen direlako eta magisteritza berriz, hain ondo baloratuta ez dagoenez, txikia eta zaharragoa da.

Argazki hau gure klasean atera genuen. Argazkian ikusi ahal den moduan, zutabe bat klasea bitan banatzen du. Argazkian ez da oso ondo ikusten baina zutabe horrek ez du bakarrik klasea banatzen, Neska eta mutilak ere banatzen ditu. Ezkerraldean, klaseko neskak esertzen dira eta eskuinaldean berriz, mutilak. Honen bitartez ikusi dezakegu oso banatuta gaudela gure artean.
Azken argazki hau, nesken komunean atera genuen. Bertan, kartel hau aurkitu genuen, komun mistoa dela esten duena. Kartel hau ikustean harrituta gelditu ginen, nesken komunaren parte delako.

Saray blogetik aterata: https://saraycristobal.blogspot.com/
Comentarios
Publicar un comentario