"TOMBOY" Pelikula.






   Tomboy 2011ko pelikula frantsesa da. Pelikula honek mutila izan nahi duen neskatila baten istorioa kontatzen du. Bere familiarekin etxez mugitzerakoan, Laurek lagun berriak egiten ditu eta beraien aurrean mutil bat bezala jokatzen du eta esaten die bere izena Michael dela. 
    
   Pelikula honetan badago eszena bat asko gustatu zitzaidana eta da Laure/Michael-en neba txikia lagun berrien aurrean esaten duenean bere neba nagusia oso indartsua dela eta bera defendatzen duela beste mutilen aurrean. Bertan ikusten da nola txikiak garenean ez zaigula inportatzen pertsona baten generoa. Askoz desberdina da amaren joera enteratzen denean bere alaba mutil bezala jokatzen duela besteen aurrean. Horrekin analisi bat egin ahal da; txikiak garenean inportatzen zaigun gauza bakarra da pozik egotea eta berdin zaigu nola jokatzen duen pertsona batek, baina geroago normaltzat hartzen genuen jokaera horiek txarto ikusten ditugu eta gehiago larritzen zaigu besteek zer esango duten besteen edo gure zoriontasuna baino.



Comentarios

Entradas populares de este blog

Gorputzen argazkia 2. partea

Examined life

Gure klasekideen performance-a: Illich-en ikuspegiarekin loturak ezartzen